Azkenean, lan asko eta askoren ondoren, kaleratu dugu Amattoren uzta liburutik abiatutako app-a.
Por fin, y después de mucho mucho trabajo, hemos sacado a la luz la app del libro Amattoren uzta.
❤
❤
Klis-klasikoak app bildumako hirugarren app-a sortu du Galtzagorri Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin eta Erein argitaletxearen eta Orona Fundazioaren babesarekin.
Amattoren Uzta" liburuan Mayi Ariztiak Ipar Euskal Herriko ipuin kontalari zenbaiti entzun eta bildutako ipuinak hartu ditu oinarri Galtzagorrik app berri hau sortzerakoan. Horiek guztiak 1934an argitaratu zituen Ariztiak lehendabizi Baionan Gure herria aldizkariaren gehigarri gisa, eta, ondoren, 1982an, Elkar argitaletxearekin. XXI. Mendean, Galtzagorri Elkarteko Klik-Klasikoak proiektuari esker, Patxi Zubizarretak gaurkotu eta egokitu zituen eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileak ilustratu.
"Amattoren Uzta app”an Patxi Zubizarreta izan da gidoigile eta Maite Gurrutxagak ilustratu ditu honen animazioak, eszenak eta pertsonaiak istorio horiei interaktibitatea eta animazioa emateko asmoz. Joserra Senperenak sortu die musika, Amaia Hennebutek Patxi Zubizarretarekin batera ahotsa jarri die. Eta Oreka Interactive enpresak egin du garapen informatiko osoa.