lunes, 17 de febrero de 2014

AMATTOREN UZTA, Mayi Ariztia








Mayi Ariztiaren Amattoren uzta: Ipar Euskal Herriko ipuinak da Klis-klasikoakliburu-sortako argitalpen berria. Bertan Mayi Ariztiak 1934an Gure Herria argitaletxearekin argitaratutako Amattoren uzta (La Moisson de Grand’Mère) liburuko ipuinak biltzen dira. 1982an Elkar argitaletxeak liburuaren argitalpen elebiduna publikatu zuen. Eta, orain, Galtzagorri Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan berrargitaratu du euskara hutsean, Patxi Zubizarretaren hitzaurrearekin. Dagoeneko salgai dago Euskal Herriko liburu-dendetan, 14 eurotan.
Ipuin-liburu honetan, Mayi Ariztiak XX. mendean bildutako testuak berrargitaratu dituzte EreinAlberdania eta Igelaargitaletxeek elkarlanean. Testua Patxi Zubizarretak moldatu du eta Maite Gurrutxagarenak dira ilustrazioak.
Zubizarretak hitzaurrean aipatzen duen moduan, Amattoren uzta (La Moisson de Grand’Mère) liburuaren jatorrizko bertsioa sarean eskura daiteke, izan ere, Sancho el Sabio Fundazioaren memoriadigitalvasca.es web gunean dago oso-osorik.
Galtzagorri Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin sortu zuen iaz bilduma hau Pinotxoren abenturakTxan FantasmaMaria Goikoak Batbirulau, eta Indianoa liburuak argitara emanez.
Aurten Amattoren uzta liburuaz gain, klasiko unibertsal bat ere argitaratuko da Klis-Klasikoak sortaren barruan: Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak, Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek euskaratu eta Guillermo Gonzalezek ilustratutako liburua.
Klis-klasikoak egitasmoaren helburua
Liburu sorta honen helburua haur eta gazteek autore klasiko unibertsalak nahiz euskal autore ezinbestekoak euskaraz irakurtzeko aukera izan dezaten bermatzea da. Haur eta Gazte Literaturako obra kanonikoak euren eskura euskaraz jartzea. Modu honetan, curriculum literarioa euskaraz osatuz.
Euskarazko eta haur eta gazte literaturako liburu klasikoak berrargitaratzeaz gain, literatura unibertsalean klasikoak diren eta euskaraz oraindik modu duinean ez ditugun liburuak kaleratu nahi dira Klis-Klasikoak sortaren baitan. Izan ere, Galtzagorri Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren iritziz, euskarazko irakurtzeko zaletasuna sustatzeko ezinbestekoa da euskarazko kalitatezko liburuak eskaintzea.
Liburu hauen hautaketa eta prestaketa lanetan Haur eta Gazte Literaturako profesional ezberdinek osatzen duten batzorde bat aritu da. Asun Agiriano bibliotekariak, Ibon Egaña literatur kritikari eta unibertsitateko irakasleak, Dani Maiz ilustratzaileak, Inazio Mujika argitaldariak, Itziar Zubizarreta idazle eta irakurzaletasuna sustatzen adituak eta Patxi Zubizarreta idazleak hartu dute parte hain zuen ere aipatu batzordean.
Liburu guztien diseinu-zuzendaritza, berriz, Antton Olariaga eta Elena Odriozolaren esku geratu da. Eta lan honetarako Concetta Probanza ilustratzailearen kolaborazioa ere izan dute. Liburu guztien zuzenketa lanak berriz, Mitxel Muruak gauzatu ditu.
Lehen ‘Abrite portas, klis-klas!’ esan, eta lapurren haitzuloko atea irekitzen zen, iraganeko altxor preziatuak. Orain ‘Abrite portas, klis-klas!’ esan, eta etorkizuneko altxorrak zabalduko zaizkizu, euskaraz nahiz munduko edozein hizkuntzatan sortutako liburuak: KLIS-KLASIKOAK!
Lelo horrekin sortu zen 2011n Klis-Klasikoak liburu sorta eta lelo berarekin dator 2012ko sorta berria ere.
Testuraren Iturria: