lunes, 17 de febrero de 2014

CIF Blues Project



-------


CIF Blues Project taldea sortu dute Iban Gurrutxagak eta beste bi musikarik

2011/01/14
Nork 
Iban Gurrutxaga gitarra-jole amezketarrak, Cristobal Massis bateria-joleak eta Hammond organoa jotzen duen Fredi Pelaezek CIF Blues Project taldea sortu dute. Hirukotearen historia Pax Avant taldearen grabaketaren inguruan asi zen 2010eko udan. Garai hartan Gurrutxaga eta Massis musikari bezala aritu ziren eta Pelaez soinu teknikari modura. Elkarrekin jotzeko aukerarik ez dute galdu eta rhythm & bluesaren inguruan hausnarketa musikala egin zuten. Hortik aurrera “proiektu hau zaintzen saiatzen gara kontzertu, hirukoentzat pentsaturiko konposaketekin eta beharrezko diren konposaketekin. Gure nahia gure musikak tokia duen klub eta jaialdietan jotzea da”, dio Gurrutxagak. Dagoeneko www.youtube.com webgunean ikusgai eta entzungai daude beraien bi obra.
informazio iturria: http://alegialdea.hitza.info/