lunes, 17 de febrero de 2014

Euli bat dut bihotzean. Leire Bilbao. Elkar Argitaletxea/ Editorial Elkar, 2013







Gorka arraro sentitzen da. Kafkaren Metamorfosia liburuan bezala, ezberdin jaiki da gaur. Izan ere, gauean euli bihurtu dela pentsatzen du. Asmatuko al du bere euli-bizitza berrian? Inork erreparatuko al du beragan? Nola mugituko da? Zer pentsatuko dute bere gurasoek, arrebak, aitonak...? Errealitatearen eta fantasiaren arteko ertzean jolastuz, ipuin arin eta dibertigarri bat idatzi du Leire Bilbaok, Maite Gurrutxagaren irudi  ederrek lagunduta, desberdin sentitzen diren haurrei buruz.